jueves, 11 de febrero de 2010

FINALAURREKOAK OSATUTA GARESKO SAIOAREN ONDOREN

Taula gainetik hiru urtez Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hartu gabe izan ondoren, Estitxu Arozena gogotsu itzuli da aurtengora. Lehen faseko azken saioan lehenengo postua eskuratu eta finalaurrekoetarako sailkapen zuzena lortu zuen. Alde handia atera zion bigarren sailkatuari, bakarkako ariketa ederra osatu zuen Eneko Lazkoz etxarriarrari. Hirugarren eta laugarren, Xabier Terrerosek eta Jon Elizetxek egin zuten eta horiek ere lortu zuten finalaurrekoetarako sailkapena.
Oso giro polita izan zen Garesko Udaletxeko ganbaran, 150 bertsozale elkartu eta aretoa guztiz bete zen.
Horrenbestez, honela gelditu dira hiru finalaurrekoak: (klikatu hemen nor nongoa den jakin nahi baduzue)
Otsailak 20, Etxarri-Aranatz Kultur Etxean, 17:30ean: Julio Soto, Estitxu Arozena, Ander Fuentes "Itturri", Xabier Terreros, Oskar Estanga eta Saioa Alkaiza.
Otsailak 27, Irurita, Gizarte Bilgunean, 17:30ean: Iñigo Olaetxea, Xabier Legarreta, Julen Zelaieta, Iñaki Alemán, Iñigo Ibarra eta Migel Mari Elosegi "Luze".
Martxoak 7, Atarrabia Indurain Anaiak kiroldegian, 17:30ean: Jon Barberena, Arkaitz Goikoetxea, Eneko Lazkoz, Oier Lakuntza, Jon Elizetxe eta Aimar Karrika .

No hay comentarios:

Publicar un comentario