lunes, 8 de febrero de 2010

MENDIALDEKO EGOERA LARRIARI AITZIN EGITEKO NEURRI ZEHATZAK LEHENBAILEHEN HARTZEA ESKATU DU EUSKO ALKARTASUNAK

Eusko Alkartasunaren ustez, “mendialdeko jarduera ekonomikoa berpizteko neurri zehatzak lehenbaileen hartu behar dira, hasi dugun urte honi bertze ikusmira batekin aurre egin ahal izateko”. Enplegu arloan, “urte bukaera ezin txarragoa” izan dela ere adierazi zuten, azaroan bakarrik Doneztebeko Enplegu Bulegoan izen emandako langabetuen kopurua %11 igo baitzen urriarekin konparatuz. Bortziriak, Bertizarana, Leitzaldea eta Malerrekako EAko alkate eta zinegotziak larunbatean bildu ziren Donezteben eta aipatu zutenaren arabera, “krisiak dagoeneko sektore guziei eragiten die”. Bileran, egoera ekonomikoaz aritu ziren gehien bat, baina EAren jarduera politikoaz eta eta Nafarroa Bai koalizioaz ere aritu ziren. (klik egin-ver más)
Ttipi Ttapa

No hay comentarios:

Publicar un comentario