miércoles, 24 de marzo de 2010

EUSKARAREN EGOERA AZTERGAI OSTIRALEAN FALTZESEN

Datorren ostiralean, martxoak 26, iluntzeko zortziak eta erdietan, hitzaldi bat izanen da Faltzesko Kultur Etxean. Euskararen egoera aztertuko da bertan, bai herrikoa, bai Nafarroa eta Euskal Herrikoa orokorrean. Bilera goiko gela batean egingo da, Euskal Herrian Euskaraz erakundeko Nestorrek gidatuta eta beti egin ohi duten bezala, euskaraz.
Euskal Herrian Euskaraz elkartea 1979.an aurkeztu zen euskal jendartearen aurrera. "Euskararik gabe Euskal Herririk ez" lelopean ekin zion orain arteko 31 urteko bideari.

No hay comentarios:

Publicar un comentario