Argi dago ikusmin handia sortu duela aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketak. Hala gertatu da urtarrilaren 23tik egin diren saio guztietan, eta gauza bera gertatu da datorren larunbatean Lesakan jokatuko den finalarekin. Bai internetez baita Nafarroako hainbat saltokitan salgai zeuden sarrera guztiak atzo amaitu ziren, hortaz ez da finalerako sarrerarik gelditzen jada.
Gainerakoan dena prest da larunbatean jokatuko den finalerako. Jakina denez, honako zortzikoa arituko da oholtza gainean: Julio Soto, Arkaitz Goikoetxea, Estitxu Arozena, Xabier Legarreta, Oskar Estanga, Xabier Terreros, Eneko Lazkoz eta Julen Zelaieta. Lesakako pilotalekuan izanen da 17:00etan hasita.
Nobedade dezente izanen ditu aurtengo finalak. Bi bertsolarik, Goikoetxeak eta Lazkozek, lehen aldiz hartuko dute parte finalean eta iazko finaletik soilik hiruk errepikatuko dute: Julio Sotok, Xabier Legarretak eta Julen Zelaietak.
Horrez gain, zortzikoa osatzen dutenen artean bik badakite zer den Nafarroako txapela janztea, Estitxu Arozenak eta Julen Zelaietak.
http://www.bertsozale.com/Gainerakoan dena prest da larunbatean jokatuko den finalerako. Jakina denez, honako zortzikoa arituko da oholtza gainean: Julio Soto, Arkaitz Goikoetxea, Estitxu Arozena, Xabier Legarreta, Oskar Estanga, Xabier Terreros, Eneko Lazkoz eta Julen Zelaieta. Lesakako pilotalekuan izanen da 17:00etan hasita.
Nobedade dezente izanen ditu aurtengo finalak. Bi bertsolarik, Goikoetxeak eta Lazkozek, lehen aldiz hartuko dute parte finalean eta iazko finaletik soilik hiruk errepikatuko dute: Julio Sotok, Xabier Legarretak eta Julen Zelaietak.
Horrez gain, zortzikoa osatzen dutenen artean bik badakite zer den Nafarroako txapela janztea, Estitxu Arozenak eta Julen Zelaietak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario