viernes, 28 de mayo de 2010

IGANDEAN, AINTZINAKO LANDA OHITUREN EGUNA LEATXEN

Igandean, maiatzak 30, aintzinako landa ohituren jaia ospatuko dute Oibarretik gertu dagoen Leatxe herrixkan. Iturria, aska eta garbigunea eraberriturik, egun handia izango dute leatxetarrek. Zangozako Rocamador dantza-taldearen iharduna, hamaiketakoa eta nekazal tresna zaharren erakusketa izango dute, besteak beste, bertakoen eta bisitarien gozagarri.

No hay comentarios:

Publicar un comentario