lunes, 17 de mayo de 2010

LARUNBATEKO MANIFESTAZIOA HEDABIDEETAN


Hedabideak bat datoz. Guztietan bildu dute atzo Iruñean euskararen alde eginiko manifestazioa jendetsua izan zela oso. Nafarroan euskararen alde inoiz eginiko jendetsuena, hain zuzen ere.
Berria: “Milaka lagunek euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu dute, Iruñean“.
Eta Zaldieroak ere bere zintan hainbat pertsonaia bildu ditu Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidearen alde.
Noticias de Navarra egunkarian ere berbera azpimarratu dute eta argazki ikusgarria ipini diote albisteari: “Miles de ciudadanos proclaman por las calles de Pamplona su derecho a vivir en euskera“.
Diario de Navarrak ere onartu behar izan du handia izan dela manifestazioa eta 15.000 izan zirela manifestariak dio. Deigarria egiten da bere albistearen iruzkinetan, No regionalista izenarekin sinatzen duen batek ematen duen iritzia: “No he visto cosa más inutil que hablar vascuence. Bueno sí, sirve para que te den puntos en las oposiciones. Para lo demás no sive más que para crear ANTAGONISMOS dentro de Navarra. Lo mismo que el catalán en Cataluña”.
Garako eguneko gaia da honakoa eta herritarren lana aipatu nahi izan dute gauza ororen gainetik: “Gobernuak ito nahi, eta herritarrek eman diote arnasa“.
Vocento taldeko El Correo eta Diario Vasco-ko on-line edizioetan ez dugu manifestazioari buruzko aipamendik topatu. Bai, ordea, talde bereko ABC egunkarian. Bertan herritarren ordez, euskaraz bizitzeko eskubidearen aldarrikapena Kontseiluak egin duela diote: “Kontseilua reclama en Pamplona “el derecho a vivir en euskera en Navarra“.
Eitb-k kasik titular bera aukeratu du: “Kontseiluak “euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu du” Iruñean“.
Gai honen inguruan hainbat hedabideren isiltasuna ere nabarmena da oso.
zuzeu.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario