domingo, 11 de julio de 2010

HEGOAFRIKA, FIFA ETA MUNDIALAREN AZTARNAZ

Bihar alde egingo dute kazetariek Hegoafrikatik eta herrialdeak albiste izateari utziko dio, gauetik egunera. Hortaz, orain da munduan ezberdintasun sozio-ekonomiko larriena duen herriaz eta mundialak utziko dion aztarnaz aritzeko unea.

6.000 euro xahutu ditu Hegoafrikak mundialerako prestaketetan. Lekuz kanpoko gastua dela salatu dute askok, eta dirua premiazko beharretan inbertitu zitekeela deritzote: osasuna, hezkuntza eta muturreko pobrezia pairatzen duen herrialdearen %40an, hasteko.
Telecinco-k erakutsi ez duen arren, auzia pil-pilean dago Hegoafrikan, zalantzan jarri baita garapen bidean dagoen herrialde bati anfitrioi europarren azpiegitura berak eskatzeko beharra. Mundiala Hegoafrikak berez bazituen zelaietan inolako arazorik gabe ospatu zitekeela salatzen du Craig Tannerrek “Farenheit 2010″ dokumentalean. 40 Hegoafrikarrekin aritu zen Tanner bere pelikula akitu aurretik eta mundialaren inguruan zituzten esperantza eta zalantzez galdetu zien. “Jendea proiektuarekin ilusionaturik zegoen arren, hark zekarren kostuak kezka eragiten ziela ohartu nintzen”, kontatzen du Tannerrek filmean. (klik egin-ver más)
Irati Elizalde (zuzeu.com)

No hay comentarios:

Publicar un comentario