jueves, 5 de agosto de 2010

EAK ETXALARREN ZITUEN HIRU ZINEGOTZIEK TALDEA UTZI ETA INDEPENDIENTE GISARA SEGITUKO DUTE


Eusko Alkartasunak Etxalarren zituen hiru zinegotziek udal taldea utzi dutela jakinarazi zuten joan den ortziralean, uztailaren 30ean izandako batzarrean. Beraz, Arantxa Zubietak, Agustin Arribillagak eta Jose Antonio Telletxeak ez dute hemendik aitzinera EAren izena erabiliko eta “concejal no adscrito” edo atxikitu gabeko zinegotzi bezala eginen dute lan Etxalarko ualetxean. Hemendik aitzinera hiru zinegotziek Etxalarko Independienteak izena erabiliko dute, nahiz eta botoa emateko orduan indibidualki emanen duten. Etxalarren alkatetza daukan Herri Taldeak bere harridura adierazi du “batez ere Nafarroako EAk gure eskualdean egindako inbertsio politikoa kontutan izanik”. Ttipi Ttapa

No hay comentarios:

Publicar un comentario