martes, 14 de septiembre de 2010

"AMAREN ALABAK" MUSIKA-TALDE ZUBEROTARRA

Iparraldea 21 - Amaren alabak from Euskal kultura - Culture basque on Vimeo.



Amaren alabak sei emakume zuberotarrek osatutako musika talde berezia da. A capella kantatuz, emanaldietan kantuak koreografiaz laguntzen dituzte, eszenografia xume batekin. Nagusiki euskaraz kantatzen badute ere, beste herrialdeetako kantoriak ere beren errepertorioan sartzen dituzte urdiñarbetarrek, hala nola frantsesa, okzitaniera, gaztelania eta portugesa. Zuberotar tradizioko kantumoldea eta eragin modernoak nahasten dituzte.
Hurrengo larunbatean, irailak 18, Baionan egongo dira, gaueko bederatzietan, Poterneko Baratzean egingo den kontzertuan, Kalakan taldearekin batera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario