miércoles, 1 de diciembre de 2010

BATZARRE


Indar politiko ibiltaria dugu Batzarre. Buztanikara halakoa. Ipurterrea. Behiala Euskal Herritarrokin, hau da, gaurko Batasunarekin. Atzo arte, Nafarroa Bain. Hemendik aitzina, Ezker Batuarekin besoz beso. Hurrengo haustura arte. Bere bikotekide izandakoek gauza itsusi anitz leporatu dizkiote Batzarreri: leialtasun falta, koherentzia eskasa, argitasun eza.
Bada, nik ezker konformagaitzaren paradigmatzat dut sigi-saga etengabe hori, zeure buruarekin beti eztabaidan ibiltzeak dakarren zorra. Ezkontzak ez dira betiko izaten. Betiereko fideltasunak ez dira ongi egokitzen gaurko garaietara. Politikatik aparte ere bai, baina batez ere politikan. Nafarroa Bai utzi eta Ezker Batuarekin batera aurkeztuko da Batzarre hurrengo hauteskundeetara. Irabazian aterako da Ezker Batua. Galduan, Nafarroa Bai.
Aingeru Epaltza, Euskalerria Irratian

No hay comentarios:

Publicar un comentario