viernes, 10 de diciembre de 2010

IRATI ETA MANU GAZTE TAFALLARRAK MIHILUZETIK KANPORATUTA


Laupabost saio bikain egin eta gero, Irati Espartza eta Manu Sánchez gazte tafallarrak Mihiluze lehiaketatik kanpo gelditu dira gaurkoan. Urduritasunaren kargak eraginda, Iratik bi huts izan ditu potokumeetan, lehena tekla sakatzen asmatu ez duelako, eta horraino iritsi dira beren ametsak. 400 euro gehiagoren jabe itzuli dira Tafallara. Bizimodua ez die aldatuko dirutza horrek baina ezer ez baino hobea bada, Manuk Pasadizon lagunak zerbait hartzera gonbidatzeko adina bai, noski.

Euren arerioak izan diren Igor Aranguren eta Iñigo Unanue azpeitiarrek berriz, aspaldiko zakurik potoloena eraman dute gaurko saioan bertan, Jamaika, Txile, Albania, Alemania, Kanada, Polonia eta Libiako banderek zenbat kolore duten asmatu eta gero.

EITBko informazio-zerbitzu batek azpeitiarren lorpen horren berri zabaldu du programa etxeetan ikusi baino lehen. Ikusleekiko errespeto gutxiko seinalea ez ote da? Ez dakigu informazio hori aldez aurretik zabaltzeak ikuslegoa gehitu edo murriztuko dien, baina gure iritziz, oso, oso gaizki.

No hay comentarios:

Publicar un comentario