jueves, 16 de diciembre de 2010

PELLO MARI OTAÑORI OMENALDIA HURRENGO ASTEARTEAN TAFALLAN


Pello Mari Otaño (Zizurkil 1857-Rosario 1910) bertsolariaren heriotzaren lehen urteurrena dela eta kultur ekintza ugari antolatu da aurten, nola Euskal Herrian hala Argentinan ere. Tafallak ere izango du hari omenaldi bat egiteko parada hurrengo asteartean, abenduak 21, zortziak eta erdietan Kultur Etxean. Bertan Xabier Amurizak eta Anjel Mari Peñagarikanok jarriko diote ahotsa Otañoren bertsoei.

Atzerrian hil zen bertsolari handi honek ez zuen plazarik plaza ibiltzerik izan, izan ere, Kattarro ezizenaz zen ezaguna ahots gutxitxo zeukalako. Hala ere, besteak baino letratuagoa izaki, paperean ipini zituen bere lan asko, hartara bertsoek zabalkunde handiagoa izan zutelarik. Ezagunak dira bere Lagundurikan danoi, Mutil koxkor bat, Zazpiak bat, Ameriketako panpetan etab.

No hay comentarios:

Publicar un comentario