Ostegunean, abenduak 30, umeentzako antzerkia izango dugu Tafallako Kultur Etxean, Gabonetako zikloa dela eta. Yarleku taldeak "Yulenen uhartea" euskarazko antzezlana aurkeztuko du bi saiotan, bostetan eta zazpietan, hain zuzen.
Beldurra gainditzeko istorioa da "Yulenen uhartea". Yul neskatoa itsaso zabalean dagoen uharte batean bizi da bere aitarekin. Berak hilabete gutxi zituela, itsasoko olatu batek eraman zuen bere ama. Aita arrantzalea du eta egunero itsasora irtetzen da arrantza egitera. Yuli ez zaio itsasoa gustatzen, baina egun batean itsasoan barneratuko da eta abentura izugarriak eta sekulako sorpresak biziko ditu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario