Edurne Samaniego eta Amaia Dominguez datorren urtean Tafallan ospatuko den Nafarroa Oinezeko abestiaren sortzaileak dira. Oraingoan Lehen Hezkuntzako 6. mailako bi ikaslek elkarrizketa egin diete egin berri duten lan honi buruz gehiago jakiteko.
Noiz hasi zineten abestia sortzen?
Amaia: Nik jakin nuenean Nafarroa Oinez zetorrela, pentsatu nuen abesti bat egin beharko genukeela Ikastolatik, eta Ikastolako musika irakaslea naizenez, Edurneri komentatu nion eta berak berehala baietz esan zuen.
Edurne: Maiatzan hasi ginen berez egiten; oporretan utzi genuen eta irailan hartu genuen berriro. Eta orain arte. (klik egin-ver más) Oihane Manrique eta Ander Labairu ikasleek egindako elkarrizketa
No hay comentarios:
Publicar un comentario