Gaurko finalaurrekoan sei bertsolari arituko dira taula gainean: Oskar Estanga gaintzarra, Eneko Lazkoz etxarriarra, Oier Lakuntza iruindarra, Jon Barberena elizondoarra, Saioa Alkaiza antsoaindarra eta Jon Elizetxe gartzaindarra. Horien artean Estanga Txapelketa hasi aurretik sailkatuta zegoen finalaurrekoetarako, iaz bosgarren egin baitzuen. Iazko Txapelketako finalean ere kantatu zuen Eneko Lazkozek, seigarren egin zuen eta Irurtzungo azken-laurdena irabazita sailkatu da. Bestetik, Jon Barberena bitan izan da Nafarroako txapeldunordea, 2007an eta 2008an. Horiekin batera, Lakuntza, Alkaiza eta Elizetxe lehen aldiz finalerako sailkatzen saiatuko dira. Berako finalaurrekoa irabazten duen bertsolaria zuzenean sailkatuko da Iruñeko finalerako. Gainerakoek zain egon beharko dute finalaurreko guztietako puntuazioak ezagutu arte, bost postu puntuz erabakiko baitira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario