Susmoa ez zen ordukoa. Aurreko bozketetan ezer arraroa sumatu nuen nortasun agiriaren kontura. Gure amak sei urte zeramatzan Agoitz ondoko zaharren egoitzan. Gogorra da esatea, baina gure ama guztiz ezindua zen, ohetik aulki gurpildunera eta hortik berriz ohera. Igaroak ziren ezagunen bat ikustean aurpegia alaitzen zitzaioneko garaiak. Arreba eta biok ere maiz arrotzak ginen amarendako. Nire ardura zen amaren inguruko gestioak egitearena, nortasun agiriaren fotokopia bat erabiltzen nuen horiek egitean. Nire urtebetzerako larruzko maleta bat oparitu zidaten etxean, zinez dotorea etxekoen presenta. Apirila ailegatu zen eta amaren zenbait agiri berritu behar nituen, nortasun agiriaren fotokopia bilatu nuen larruzko maletan, alferrik bilatu ere, maleta zaharraren barnean geratu zen. Beste fotokopia bat behar nuen, ia egunero hurbiltzen nintzen Agoitz ondoko zaharren egoitzara, arratsalde horretan bertan eginen nuen egin beharrekoa. Amaren mesanotxia goitik behera arakatuta ere ez nuen agiria topatu. Zahar etxeko arduradunarengana joan nintzaion, ez ulertuarena egin zuen. (klik egin-ver más)
Patxi Larrion, ARGIAn
No hay comentarios:
Publicar un comentario