miércoles, 27 de julio de 2011

TXEPETXEK HITZALDI BAT EMAN DU ASPALDIKO PARTEZ


Zein nafar euskaltzalek ez du gogoan José María Sánchez Carrión "Txepetx"ek 1972an argitaratu zuen "El estado actual del vascuence en la provincia de Navarra" liburuak izan zuen eragina? Gezurra bazirudien ere, hemezortzi urte besterik ez zuen hain lan mardula egin zuen gizon hark. Bi urte lehenago etorria zen Granadatik Nafarroako euskararen mugen inguruko ikerketa hori egitera.

Geroztik joan zen guretik, beste egoera soziolinguistiko batzuk aztertu ditu denbora horretan, eta 9 urte hitzaldirik eman gabe zeramatzala, Galiziako Carballon izan da. Adierazpen mamitsuak egin zituen bertan, galiziera eta Nafarroako euskararen arteko antzekotasunak direla bide.

Lan ta lan taldekoek elkarrizketa bat egin zioten, irailean argitara emango dutena. Bitartean, laburpen hau egin dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario