miércoles, 7 de septiembre de 2011

SEASKAKO IKASTOLEK 150 IKASLE GEHIAGO IZANGO DITUZTE IKASTURTE BERRIAN


Ikas maila guztiak kontuan hartuta, 150 ikasle gehiago izango dituzte Ipar Euskal Herriko ikastolek ikasturte honetan. Iazko joera jarraituz ikastoletako matrikulazio kopuruak gora egin du eta aurten ia 3.000 ikasle izango dira Iparraldeko 29 ikastoletan. Aurreko ikasturtean bezala, aurtengoan ere galerak aurreikusten ditu Seaskak. Izan ere, Frantziako Gobernuak aurrekontuaren %40 baino ez du bere gain hartzen eta gainerako guztia Seaskak ordaindu behar izaten du, Paxkal Indo Seaskako lehendakariak atzo jakitera eman zuenez.
argia.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario