Maiatzaren 15ean, hauteskundeen atarian, Espainiari eskainitako bertsoa abestu zuen Leitzan Pello Urquiola bertako zinegotzi ohiak. Gaztelaniazko bikoizketarekin batera publikatu zuen haren webean Derecha Navarra y Española-Naparra ta Españico eskuñe alderdiak.
DNE-NTEk Nieves Ciprés du buru, UPNren eskutik Iruñeko zinegotzia izandakoa eta PPNtik kanporatua. Datozen hauteskundeetan Kongresurako aurkeztu egingo dira. Aurrez Leitzan zinegotzi bat lortu dute 188 bozkari esker; Silvestre Zubiturren esku dago. Leitzan 1.283 boz eta 9 zinegotzi ditu Bilduk Leitzan.
Alderdiaren ideietako batzuk honako hauek dira: Nafarroa Forala eta Espainiarra defendatzen du eta Transistoria Cuarta-ren ezabapena; Etorkin ilegalen kontrol zorrotza ez dutelako gizarte garapenean laguntzen; Betirako kartzela zigorraren aldekoa; Jatorrizko eta milurteko euskara defenditu eta babesten du, zeinak mendeetan biziraun duen ikastolaren laguntzarik, euskaltegirik eta euskera baturik gabe.
Iturria: zuzeu
No hay comentarios:
Publicar un comentario