miércoles, 30 de noviembre de 2011

"EUSKARAREN JATORRIA: ENIGMA EUROPAR BAT" DOKUMENTALA GAUR GAUEAN ETB1EAN


Datorren larunbatean ospatuko den Euskararen Egunarekin bat eginez, Euskararen jatorria: Enigma europar bat dokumentala estreinatuko du ETB-1ek asteazken honetan, 22:50ean.

Euskaldunon iruditeria edo imaginarioan txertatutako galdera desberdin askori erantzun nahi dien dokumentala da Hasier Etxeberriak zuzendu duen hau. Zer dakigu euskaldunok gure hizkuntzaren jatorriari eta ahaideei buruz? Zergatik gustatzen zaigu esatea Europako hizkuntza zaharrenetakoa dela? Zergatik da hizkuntza isolatua? Zenbat hizkuntza daude euskararen egoera berdinean?... Munduko hizkuntzalari eta aditu handienetakoek erantzuten diete galdera hauei, Hawai , Paris edo Municheko unibertsitateetatik. (klik egin-ver más)
eitb.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario