Abenduaren 17an Iruñean Navarra Directo-ko langileek elkarreratze bat ospatuko dugu. Alde batetik, ETB Nafarroan LTD bidez ikus dadin eskatzeko, eta bestetik, gure lanpostuak babesteko.
Duela bi urte, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak ETB Nafarroan LTD bidez (digitalean) ikusteko akordioa sinatu zuten. Denbora pasa da eta ez dute akordio hori bete. Egoera honen ondorioz, nafar askok ezin dute ETB ikusi; eta ikusten dutenek baldintza txarretan egiten dute ETB analogikoan emititzen delako. Gauzak horrela, egunero Navarra Directo saioa egiten dugunon lanpostuak desagertzear daude. Hau guztia dela eta, Navarra Directo saioko langileok abenduaren 17rako, eguerdiko 12tan Nafarroako Jauregiaren aurrean, Carlos III. etorbidean, antolatu dugun kontzentraziorako zuen babesa eskatzen dizuegu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario