miércoles, 14 de diciembre de 2011

ZER DA ELKARBIZITZA DELAKO HORI?

Berradiskidetzea gora, berradiskidetzea behera, eta presoak, biktimak, egia, mina, elkarbizitza... baina zer da berradiskidetze delako hori? zer zerikusi du elkarbizitzarekin eta sarri barne hartzen dituen gai horiekin guztiekin?
Ez dakigu. Dakiguna da entzun nahi zaitugula eta berradiskidetzea zer den eta berradiskidetzeari ekiteko zer behar den erabakitzen duena herritarrak izatea nahi dugula.
Bertara zaitez datorren larunbatean, abenduaren 17an, goizeko hamarretan, Barakaldoko BECera eta gai horiez hitz egin eta iritzi ezberdinak entzun ahalko dituzu zu bezala bakearen eraikuntza guztion lorpena dela sinistuta dauden beste pertsona batzuekin batera.
Lokarri

No hay comentarios:

Publicar un comentario