jueves, 19 de abril de 2012

BERNARDO ATXAGA MINTZATUKO DA GAUR IRUÑEAN HITZ&HITZ SOLASALDI ZIKLOAN


Asteasuko idazleak “Gogoeta harri berezi baten inguruan” izeneko hitzaldia eskainiko du, San Fermin Ikastolak, Nafarroa Oinez 2012aren inguruan, antolatu duen jardueran Iruñean, 2012ko apirilaren 17an.


Bernardo Atxaga idazlea hizlari izanen da ostegun honetan San Fermin Ikastolak antolatutako Hitz&hitz solasaldi zikloan. Hitzaldia Iruñeko Planetarioan eskainiko da, arratsaldeko 19.00etan. Ziklo honen bidez, San Fermin Ikastola hainbat aditu biltzen ari da, bakoitzak bere espezialitatetik abiatuta hausnarketa bat egin dezan gaur egungo krisi garai hauetan gizarteek dituzten erronkei buruz. Atxagak “Gogoeta harri berezi baten inguruan izeneko hitzaldia eskainiko du. Solasaldia euskaraz izanen da eta zabalik dago jende ororentzat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario