Gobernu frantsesak AHT linea berrien proiektuen kostu izugarriari aurre
egiterik izango ote duen zalantza agertu zuen atzo Jerome Cahuzac Aurrekonturako
estatu-idazkariak. Egun mahai gainean dauden 14 proiektuetatik batzuk bertan
behera uzteko aukera aipatu zuen.
Aurreko UMPko Gobernuari «nola finantzatu inondik inora
zehaztu gabe, sekulako kostua duten proiektuak aurreikusi» izana aurpegiratuta,
Aurrekontuetarako estatu-idazkari Jerome Cahuzacek hautsak harrotu ditu France2
telebista kateari egindako adierazpenekin.
Izan ere, AHTren linea berriak eraikitzeko egun mahai gainean dauden hamalau
proiektuetako batzuk bertan behera gera litezkeela aipatu zuen. Proiektu horiek
2020rako amaituta beharko lukete, baina horiek gauzatzeko behar den dirutza
(260.000 milioi euro) nondik atera da arazoa. (klik egin-ver más)
ahtgelditu.org
No hay comentarios:
Publicar un comentario