viernes, 9 de noviembre de 2012

KORRIKA 18 ANDOAINEN HASI ETA BAIONAN BUKATUKO DA

Korrika 18 heldu den martxoaren 14an hasiko da Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean, eta hamaika egun geroago bukatu, martxoaren 24an, Baionan. «Eman euskara elkarri» mezua zabalduko du, «euskarak euskal herritarrok elkarrekin bizitzeko hizkuntza izan behar duelako. Elkarri hitz egiteko hizkuntza. Elkar entzuteko eta ulertzeko». Hain zuzen ere, horregatik, elkarbizitzarako aukerak sortzen ari direlako omenduko ditu euskara ikasleak.
GARA

No hay comentarios:

Publicar un comentario