martes, 25 de diciembre de 2012

"ALI BABA ETA 40 LAPURRAK" IPUINA EUSKARAZ OSTIRALEAN TAFALLAN


Tokia: Tafallako Kultur Etxea.   Abenduaren 28an, ostirala. 17etan gaztelaniaz eta 19etan euskaraz.

Ali Baba, Persiako egur biltzaile txiroa da. Egurra biltzen basoan dabilen batean, zarata izugarri batek beldurtuko du. Zuhaitz baten adarren artean ezkutatu eta 40 lapur ikusiko ditu mendian dagoen harkaitz erraldoi baten aurrean gelditzen. Lapurren buruzagiak "ireki zaitez sesamo" esatearekin bat, kobazuloa ireki egingo da. 40 lapurrek ostutako urre zakuak kobazulo barruan utzi eta alde egindakoan, Ali Babak, harkaitzaren aurrean jarri eta buruzagiaren hitzak errepikatuko ditu. "Ireki zaitez sesamo". Urrezko txanponez betetako ehundaka zaku daude kobazuloan. Ali Babak ez dio ordea aberastasunaren distirari burua nahasten utziko. Zuhurtziaz jokatu eta zaku gutxi batzuk hartzea erabakiko du. Lapurrek ez dezaten antzeman norbaitek kobazuloko sekretua jakin duela. Etxera iritsi eta zoriontsu bizitzeko moduan izango dira emaztea eta bera hortik aurrera. Baina Ali Babaren anaiak, Kassimek, sekretua jakingo du. Eta honek, anaiari ezer esan gabe kobazuloan sartu eta zaku guztiak lapurtzen saiatuko da. Kassim harrapatu egingo dute, ordea, 40 lapurrek. Eta hortik aurrera, kobazuloko sekretua jakin duena atzematen saiatuko dira. Ali Babak, bere emazte eta lagunekin lapurren atzaparretatik ihes egitea izango du helburu.
Borobil antzerki taldeak, familia guztiari eskaini nahi dio Ali Baba eta 40 lapurrak antzezlanarekin umorez gozatzeko aukera. Antzerki talde hau jendea antzerkira eramateko helburuarekin sortu berri da. Orain arte beste ekoizle batzuentzat lan arrakastatsuak burutu dituen Anartz Zuazua da taldearen sortzailea. Berak zuzenduak izan dira, Kutsidazu bidea IxabelXabinator edo Xomorroak bezalako lanak.

1 comentario: