miércoles, 20 de febrero de 2013

HIZKUNTZA-ESKUBIDEEN URRAKETA PARLAMENTUAN SALATU ZEN


"Nafarroan lehen eta bigarren mailako herritarrak badira. Bizi diren eremuaren arabera, haien hizkuntza-eskubideak aitortu edo urratu egiten dira". Hauxe da Mendigorriako Lurdes Mendibil eta Artaxoako Argi Rus amek Behatokiako Garbiñe Petriatirekin batera Nafar Parlamentuko Hezkuntza Batzordean abenduaren 12an plazaratu zuten salaketa. Eremu ez-euskalduneko 1.400 haurrek egunero mugitu behar dute beren herrietatik D ereduan ikasteko. Noiz arte?

No hay comentarios:

Publicar un comentario