Kultura, politika, kirol eta beste arlo batzuetako zenbait pertsona ezagunek deituta, elkarretaratze bat egingo da bihar Iruñean, iluntzeko zortzietan, traba administratibo guztien gainetik Euskalerria Irratiak legez emititzeko duen eskubidea aldarrikatzeko eta horretan gizartearen baimena baduela adierazteko.
Eragile horien artean, Oier Sanjurjo Osasunako jokalaria, Julio Soto bertsolaria, Carlos Pérez Conde eta Edurne Elizondo kazetariak, Garbiñe Petriati Behatokiko burua, Helena Taberna zinema zuzendaria eta Alvaro Arizaleta El Columpio Asesino taldeko abeslaria daude, besteak beste.
"Ez dira solik urratzen ari Euskalerria Irratiaren emititzeko eskubidea. Horrekin batera, Nafarroako herritarrok euskaraz, gure bi hizkuntza propioetako batean, komunikabideak gozatzeko dugun eskubidea urratzen ari dira. Horregatik eskatzen dugu ahalik eta azkarren eman diezaiotela emititzeko lizentzia. Eta eskatzen diogu bitartean aurrera segi dezala, gure baimenarekin".
No hay comentarios:
Publicar un comentario