
“Herrien askapenaren aldeko alderdi ezkertiarrek” osatuko lukete koalizioa: Ezker Abertzalea, CUP, Galiziako ezker independentista, Izquierda Castellana, Corriente Roja, Lucha Internacionalista eta abar. Debatea martxan bada ere, “oraindik ez dute erabakirik hartu”.
Herrialde Katalanetako alderdi nazionalistek osatutako koalizioa “erabat” baztertu du Fernandezek; ERC eta ICV-k ere halakorik nahi ez dutela uste du. “Merkatuen Europaren alternatiba” aldarrikatu nahi du CUPek. Fernandezen hitzetan: “Europar Batasunaren eta euroaren aurka gaude, eta Troikaren menpe gaudela salatzen dugu. Argi dakusagu afera soziala eta nazionala eskutik doazela”.
Lander Arretxea, ARGIAn
No hay comentarios:
Publicar un comentario