lunes, 2 de septiembre de 2013

ADIO, JEAN HATISCHELHAR, SEIGARREN MERINDADEKO EUSKALTZAIN NAFARRA

Euskaltzainburu izan zen urte luzeetan, batik bat, bisitari eta parte hartzaile izan genuen maiz aski Nafarroan, hiriburuan ez ezik erkidegoaren eremu luze-zabaleko eremuetan ere, Luzaidetik edo Beratik hasita Lodosa edo Tuteraraino, harreman instituzionaletan, egitarau akademikoetan, ageriko ekitaldietan edota bertzelako bilera edo bisitatan. Planta ederreko gizon errespetagarria izateaz gainera, beti atsegin, irribarretsu eta gozo agertu izan zaigu Jean, jendearekiko hurbila eta agerraldi akademikoetan hizlari adierazkorra, entzuleen arreta bereganatzea erraz lortzen zuen komunikatzaile bikaina. (klik egin-ver más)
Andres Iñigo, Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaria

No hay comentarios:

Publicar un comentario