jueves, 31 de octubre de 2013

DÉJÀ VU

Uxue Barkos Geroa Baiko diputatuak dirua eskatu du berriz Euskalerria Irratiarendako. 150.000 euro Estatuko aurrekontuetatik. Eskaerak Carlos Salvador UPNko diputatuaren salaketa ekarri du: nolatan dirua eskatu akzionista zaituen enpresarendako? Diario de Navarrak lehen orrialdean atera du kontua. A ze eskandalua! Deja vu itxura du guztiak. Joan den urtean berdin-berdin gertatu zen. Eta joan den urtean bezala, iskanbilatxoak Uxue Barkosen irudia indartzeko balioko du, eta ez ahultzeko, Diario de Navarrak eta UPNk nahi luketen bezala. Amuari kosk egin diote hauek. Ohartzea kostatzen ari bazaie ere, mundua ez dabil gehiago Cordovillako egunkariak eta eskuin foralistak markatzen duten urratsean.
Aingeru Epaltza Euskalerria Irratian

No hay comentarios:

Publicar un comentario