Amets Arzallusek irabazi du 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia, eta duela lau urte txapeldunorde izanaren arantza kendu du. Hain justu, buruz buruko berdina izan da, Maialen Lujanbioren eta Arzallusen beraren artekoa; gaurkoan, ordea, Hendaiakoak eskuratu du txapela. 1.737,5 puntu eskuratu ditu Arzallusek; 1.686,5 Lujanbiok; 1.164 Elortzak; 1.155 Mendiluzek; 1.106 Sarriegik; 1.099 Iturriagak; 1.099 Gaztelumendik; eta 1.082,5 Colinak.
Amari eskaini dio txapela Arzallusek agur bertsoan. Hunkituta kantatu du Hendaiakoak. Honakoa izan da agur bertsoa: "Zerutik begira daude / Joxe eta Manuel Mari / ziega zulotik entzuten / beste euskaldun ugari. / Musu bat Iparraldeko / bertso-eskolako haurrari / lagundu nauten guziak / Olatz eta arreba bi / baina ni ez bainaiz hemen / neuk sortu hutsean ari / aitarena den txapel hau / eskaintzen diot ama / haur nintzela euskaraz / erakutsi zidanari".
No hay comentarios:
Publicar un comentario