domingo, 1 de diciembre de 2013

"MESPRETXUARI ASKI" OIHUKATU ZUTEN ATZO MAULEN BILDUTAKO 3.500 LAGUNEK

Kexu handia dute baina determinazioa ere geroz eta handiagoa. Abisu hori argiki luzatu zioten Frantziako Gobernuari atzo Maulen bildutako 3.500 lagunek. «Momentuz ez gara entzunak izan, baina ezezko erantzunek ez gaituzte sekula desmobilizatu. Alderantziz, aitzina segitzeko gure gogoa azkartu dute», adierazi zuten Martine Bisauta eta Mixel Berhokoirigoin Batera-ren ordezkariek, manifestazio bukaeran. «Ziklo berri baten» abiapuntutzat jo zuten atzoko manifestazioa: «Azken urte hauetan jakin izan dugu borroka mota desberdin eraginkorrak asmatzen. Ondoko hilabeteetan horrela segituko dugu, gure borrokari perspektiba berrien emateko». Bertako problematikei erantzuteko tresnak eta egiturak denek elkarrekin eraikitzeko gaitasuna frogaturik dutela ohartaraziz zehaztu zuten mezua. «Gobernuak irakaspenak atera ditzala gure historiatik». Ikastolak edota Euskal Herriko Laborantza Ganberaren sorrera izan zituzten gogoan hori azaltzerakoan. Hizlariek eta funtsean manifestari guztiek zuten gogoan euskal lurralde elkargoaren beharra. «Lurralde kolektibitatearen borrokan segituko dugu bide berri eta eraginkorrak asmatzen. Gure mugimenduan konfiantza izan behar dugu: gaitasunak baditugu! Gogoa eta indarra baditugu!», Berhokoirigoinen hitzetan.   (klik egin-ver más)
Berria

No hay comentarios:

Publicar un comentario