lunes, 17 de febrero de 2014

"AULKI HUTSAK", HERIOTZARI BURUZKO DOKUMENTALA, GAUR IRUÑEAN

Heriotzari buruzko dokumentala da Aulki Hutsak. Gaur egun gure gizartean tabu bihurtu den gaia dakar dokumentalak, Maite dugun hori hiltzean zer? galderari erantzuna topatu nahian.
Profesionalen eta norbait galdu duten senideen elkarrizketak biltzen ditu dokumentalak. Euskara da hizkuntza nagusia, baina badaude gaztelaniaz eta ingelesez zenbait testigantza. Lau kapitulutan banatuta dago, gaika: mina, haserrea, egun seinalatuak eta itxaropena. Epilogo batek burutzen du lana.

Euskarazko musika garaikidea entzun ahal izango da bertan: Ruper Ordorika, Gari, Gorka Urbizu… Eta kokalekuak dira Iruñea, Lesaka, Errenteria, Donostia, Oñati, Aretxabaleta, Bilbo eta Santurtzi.
Parte hartzaileak honako hauek dira: Arantzazu Ibarrondo, Eider Otxoa, Gema Tuñón, Iker Barandiaran, Imanol Querejeta, Imanol Miner, Izaskun Andonegi, Joxemai Izagirre, Julian Etxeberria, Julio Gómez, Koldo Martinez, Lori Thompson, Lourdes Zurbanobeaskoetxea, Marije Goikoetxea eta Mikel Ugalde.

-Otsailaren 17an. Iruñea. Golem Yamaguchi zinemak. 17:00. (gaztelaniazko azpitituluekin).

No hay comentarios:

Publicar un comentario