Euskalgintzako hainbat eragiletako ordezkarik egin dute protestarako deialdia. Horrela, euskararen alde, euskararen aurkako erasoak salatzeko, eta euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu nahi dute. Nafarroako hiriburuko Antoniutti parketik abiatuko da manifestazioa martxoaren 22an, 17:30ean.
150 pertsonak baino gehiagok egin dute bat, jada, martxoko manifestazio deialdiarekin. Atxikimendua agertu nahi duten herritarrek euskaldunok.m22@gmail.com helbide elektronikoan dute horretarako aukera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario