jueves, 8 de mayo de 2014

EUSKALERRIA IRRATIA: "IRABAZTEN ARI GARA"

Euskalerria Irratiak 45 puntu ditu. Lor daitekeen puntuaziorik handiena. Lehenengoa da zerrendan. Atzetik doaz gainerako lehiakideak.
Tarteko helmuga besterik ez da, baina 17 urte neketsu behar izan ditugu honaino iristeko. Utziguzue hortaz poza festatzen.
1998ko udaberri urrunean hasi zen lehiaketa. Epaimahaiak, lehiaketaren zortzi arlotatik lau ebaluatuak zituenean, Euskalerria Irrati honen proiektua jarri zuen puntuazioen zerrendaburu. Une hartan zuzendari nagusi batek erabaki zuen prozedura hura moztu beharra zegoela, eta bukatutzat eman zuen epaimahaikoaren egitekoa. Hortik aurrera berak bakarrik egin zuen balorazioa. Bere kasa, galtzerdiari buelta emanez, gure arerioei puntuak oparitan emanez, atzean utzi gintuen. Horixe da guztiaren muina. Denok ulertzeko moduan, zaraitzueraz emanik, ebasketa alkaizungarria. (klik egin-ver más)
euskalerriairratia.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario