miércoles, 28 de mayo de 2014

LARUNBATEAN OSPATUKO DA MIRANDA ARGAKO EUSKARAREN EGUNA

Miranda Argako Euskararen Lagunak elkarteak urtero antolatzen duen Euskararen Egunari heldu den larunbatean iristen zaio txanda. Egitaraua, honako hau:
11:00- Txalaparta. Euskara ikasleen agurra. Imanol eta Gazteluk dantzatutako aurreskua. Umeentzako makilajea eta abestiak.
12:00- "Erdialde" 7. lehiaketako sari banaketa, Baigorri Koruak gidatuta.
12:15- Kalejira Mirandako erraldoi, Larragako dantzari eta zanpantzarrekin. Itzuleran, dantzak plazan. Haurren jokoak. Taulara barraskilo-dastatzea Taska ondoan.
15:00- Herri Bazkaria. Bazkalondoan, euskal kantuak eta trikitilariak.
17:00-19:00- Puzgarriak eta kilikiak
17:30- Kafe kontzertua, eta jarraian euskararen aldeko bingoa
19:00- Marianitoz Blai-ren kontzertua
20:30- Haurrentzako entzierroa eta segidan herriko afaria Taskan.
22:00- Kontzertuak: Los Ponzoñas, Skarmentu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario