martes, 1 de julio de 2014

UXUE BARKOS: "LANDU BEHAR DUGU ORAIN EZIN DENA: ALDAKETAREN ALDE INDARRAK BATZEA"

Atzerako kontaketa hasia da. Datozen urteko foru hauteskundeetarako 11 hilabete geratzen dira, baina alderdiak makinaria berotzen hasiak dira. Geroa Baik III. kontseilu nagusia izan zuen ekainaren 14an, eta Politika plazara dokumentua onartu zuen, ia aho batez. Urte politiko berriarekin hauteskunde programan murgilduko dira. Uxue Barkosek (Iruñea, 1964) aldarrikatu du aldaketa posible egiteko lanabesak proposatu behar dituela koalizioak.

Hilabete pasatu da Europako hauteskundeez geroztik. Zer irakurketa egiten duzu?
Irakurketarik ederrena izan da parte hartzean boto-emaileak alderdi batetik bestera pasatu direla. Ikusi genuen bipartidismoaren aldeko botoak etxean geratu direla edo buelta eman zaiola egoerari. Boto gazte ugari egon zen, sistemaren aurkakoa baina sistema barrutik lan egiteko prest. Nafarroan ikusi dugu esparru politiko bat dagoela, abertzale zein euskaltzalea eta ezkertiarra. Aldaketaren aldeko indarra dago hor, eta hori ikusteak poza ematen du. (klik egin-ver más)

Joxerra Senar, BERRIAn

No hay comentarios:

Publicar un comentario