lunes, 14 de julio de 2014

ZARRAKAZTELUKO LEKU-IZENAK

Zarrakazteluko Eskola Publikoko hirugarren zikloan urtero egin ohi duten bezala, ikasleek herriko pertsonai bati elkarrizketa egin diote. Aurten Markos Perez Abendaño sendagile euskaltzale ezagunaren txanda izan da. Bere hitzaldian euskarak bere eremuaren hegoaldeko muturrean izan zuen bilakaeraren berri eman die ikasleei, XVI mende ingurura arte biztanleriaren berezko hizkera gisa osoki zabalduta zegoen garaietatik hasita. Gero herriko leku-izenen zerrenda jakinarazi die, bai oraindik bizirik dirautenak (Larrate, Mugarria, Txirimendia, Landa, Aperregi, Animeta, Muga, Muruzabal....), bai desagerturiko beste zenbait ere (Oilarzalzua, Zalduzaharra, Artzizuloa....kasu). Kasedan, Murillon, Santacaran eta Melidan ere bildu ditu leku-izen batzuk. Neska-mutikoen galderei erantzunez, eskualdeko gizon bat aipatzen du bereziki, euskaldun berria izanik, euskaltzain osoa izatera iritsi delako: Patxi Salaberri uxuetarra. Hitz batez, bideo mamitsua eta gomendagarria.

No hay comentarios:

Publicar un comentario