martes, 18 de noviembre de 2014

BARCINAREN AZKENA

Beharbada, egun batez jakinen dugu nork deitu zuen gure lehendakaria Madrilera. Egun batez ikasiko nor zituen mahaikide, nork agertu zion egia gordina: “zu gabe latza dugu; zurekin, gorria eta beltza”. Erratekoren bat aterako zuen noski, kontra, baina inkestekin isilaraziko bertzeek. “Ezin zaituzte ikusi begiko zikina baino”. Noizbait jabetuko zen ez zirela aholku ematen ari, agindu irmo bat jakinarazten baizik. Ez dut, orduan, haren izotzezko bihotza negarrez irudikatzen. Sariren baten promesarekin beraztuko zuten nabala-ukaldia: postu goxo bat urliaren administrazio kontseiluan edo/eta katedra erosoren bat sandiaren unibertsitatean. Hemendik 300 kilometrora, gutienez. “Nafarroaren onerako”, gehituko zuen topaldiko polizia onak. Eta, orduan bai, Barcinari irria lerratuko zitzaion. “Niri bost, Nafarroaren ona”. (klik egin-ver más)
Aingeru Epaltza (Diario de Noticias)

No hay comentarios:

Publicar un comentario