viernes, 29 de mayo de 2015

GALDUTAKO AUKERA HURA

Uztailean beteko dira hogei urte UPN agintetik kentzeko beste koalizio bat sortu zenetik, lehenengoa eta azkena. Juan Cruz Alliren (UPN) 1991-1995eko agintaldiaren ondoren etorri zen, eta PSNk, CDNk —Allik UPNtik orduantxe eragin zuen eszisioa— eta Eusko Alkartasunak osatu zuten. 1995eko hauteskundeak ere UPNk irabazi zituen, baina hiru alderdiek bat egin zuten, eta gobernutik kendu. Hiruko gobernua osatu zuten alderdiek ez zuten gehiengo osoa parlamentuan; PSNk hamaika parlamentari zituen; CDNk, hamar; eta EAk, bi. UPNk hamazazpi zituen, baina ez zuen beste babesik, beste hamar parlamentariak IUk eta HBk zituztelako, erdibana. Izquierda Unidaren abstentzioarekin, hiruko gobernua osatu zen, Javier Otano sozialista buru. (klik egin-ver más)
Berria

No hay comentarios:

Publicar un comentario