jueves, 7 de mayo de 2015

ZAZPIGARRENEZ

Zazpigarren aldiz, torturagatik Espainiaren kontrako epaia kaleratu du Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak aste honetan. Kasu honetan, Patxi Arratibel, Etxarri Aranatzeko gaztea atxilotu zutenean inkomunikazio garaian egin zizkioten torturak ikertu ez dituelako. Espainiar estatu demokratikoa zazpigarren aldiz zigortu du, torturak tarteko, Europako Auzitegi horrek. Sei kasutan Euskal Herriko gizon edo emakume bati emandako tratu txarrak auzitan jarri ostean ebatzi du Espainiaren kontra. Berriki Joan Mari Torrealdai idazle eta soziologoak, Euskaldunon Egunkaria itxi zutenean atxilotu eta egin zizkiotenak kontatu dizkigu. Egun hartan atxilotu zituztenen artean zegoen Martxelo Otamendi, egunkari haren zuzendaria eta gaur egun Berria egunkarikoa. Hark kartzelatik irten zen unean ETBren kamera aurrean egin zuen lehen salaketa. Bere kasua da Estrasburgok Espainiari egotzi dionetako bat. (klik egin-ver más)
Maddalen Iriarte

No hay comentarios:

Publicar un comentario