Iazko maiatzean plazaratu zen asmoa, noiz eta Nafarroara aldaketa ekarri duten hauteskundeak egiteko urtebetea falta zenean; zer eta Joxemiel Bidador zenaren omenez Iruñean pastoral bat egiteko ideia, alegia. Bidadorrek arlo aunitzetan utzi zuen bere isuria, bere ekarpen handia, eta hain zuzen ere, Arrotxapeko semearen izaera zabal, euskaltzale, sortzaile, bizizale eta lagunzale hori gogoan hartzea izan da pastorala sortzeko arrazoietako bat, eta Bidadorren bitartez, Iruñeko jende euskalduna omentzea, hala egungoa nola iraganekoa, ez baita batere gozoa izan Hiri Buruzagian bizitzea. Izan ere, iruindar euskaldunek gogor pairatu dute agintean egon direnen jarrera itxia eta setatia, tartean gure Bidadorrek berak. (klik egin-ver más)
Enrike Diez de Ultzurrun, ARGIAn
No hay comentarios:
Publicar un comentario