Nafarroako Gobernuak dekretu proiektu bat idatzi du Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofizial berria erabiltzeko irizpideekin. Nafarroako armarriaren ondoan erakundearen izena beti euskaraz eta gaztelaniaz jartzeko esan du: Gobierno de Navarra jartzearekin batera, Nafarroako Gobernua idazteko. 1985. urtean, lehen aldiz gaia arautu zuten sasoian, bi izendapenak aintzat hartu zirela gogorarazi du, eta 2004an egindako foru dekretu batek ekarri zuela gaztelaniazko hautua lehenestea. Horregatik, testu berriarekin, dekretu hori ezeztatu nahi du gobernuak. Irudi berria erabiltzen ari da jada gobernua, eta gogorarazi du legeak aldaketaren aldeko heldulekuak ematen dituela: Espainiako Konstituzioaren 3.3 artikuluak eta Euskararen Legeak, kasurako, erkidegoetako hizkuntzei eman behar zaien toki «gailena» hizpide du gobernuak. (klik egin-ver más)
BERRIA
No hay comentarios:
Publicar un comentario