Gehienok gogoan izango duzuen bezala, 2007ko abenduan, mutilen euskal futbol selekzioak, «Euskadi»-ren ordez, lehen aldiz, «Euskal Herria» izenarekin jokatu zuen Kataluniaren aurka Gabonetako partida. Izena aldatzeko erabakia, euskal futbol jokalariek ofizialtasunaren aldeko urratsak egiteko Euskadiko futbol federazioko agintariekin egindako hainbat bileraren ondoren etorri zen. Ez dut uste ezer deskubritzen dudanik partida horrek sortu zuen giroa berezia bezain historikoa izan zela esaten badut, besteak beste, futbol zelaia lepo betetzeaz gain, Esaitek antolatutako manifestazioan 25.000 pertsonak hartu zutelako. Beraz, EH-CAT partida hura euskal selekzioarekiko zaletasuna eta hurbiltasuna handitzeko urratsen hasiera baino ez zen izan. (klik egin-ver más)
Martxel Toledo
No hay comentarios:
Publicar un comentario