lunes, 3 de abril de 2017

FRANKISMO KONSTITUZIODUNA

Norbaitek erran zuen, ongi erran ere, zertan bereizten diren diktadurak eta demokraziak: diktaduretan, debekaturik dago baimendurik ez dagoen guztia; demokrazietan, ordea, baimendurik dago debekaturik ez dagoen guztia. Funtsezko bereizketa, inondik ere, bertze bereizgarri formal askoren gainean oinarritzen direnak baino askoz funtsezkoagoa. Erran nahi baita, demokrazia konstituziodun batek ere diktatorialki joka dezake, zer nolako konstituzioa den eta nola interpretatu ohi dituen legeak botereak, dela beronen adar betearazlea, dela adar judiziala.

Carmen Alba dugu eredu ederra boterearen adar jotze horretan, Nafarroako Sinboloaren legearen harira. Ez ote du mehatxu egin, gure orain arteko lege hori indargabeturik ere, ikurrina erabiltzen duten nafar erakunde publikoen aurkako salaketak aurkezten jarraituko duela? Zertan oinarritua?  (klik egin-ver más)

Bixente Serrano Izko (Berria egunkarian)

No hay comentarios:

Publicar un comentario