viernes, 28 de abril de 2017

NAFARROAKO HAUR ETA GAZTETXO KANTARIEN JAIALDI NAGUSIA LARUNBATEAN TAFALLAN

Larunbat honetan, apirilak 29 Nafarroako Haur eta Gaztetxo Kantarien Jaialdi Nagusia eginen da Tafallan, Euskal Kantuzaleen elkarteak antolatuta.
Martxoan hasi ziren Euskal Kantuzaleen Elkarteak antolaturiko jaialdiak Nafarroako hainbat herritan, eta asteburu honetan izango da jaialdi nagusia, Tafallan. Osotara 27 ikastetxetako 500 ikasle inguruk parte hartu du, nola ez musika irakasleen laguntzarekin. Zangozan, Lakuntzan, Lesakan eta Burlatan izanak dira jada aurreko jaialdiak eta larunbat honetan, Tafallan, hainbat ikastetxetako partaideak aritu dira Jaialdi Nagusian. 45 euskal abesti abestuko​ dituzte kantariek, bai herrikoiak, modernoak, sorkuntzakoak, a capella, karaoke moduan eta baita soinu tresnen laguntzarekin ere.
Haur eta Gaztetxo Kantarien Jaialdia Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin egiten da. Tafallan izango da Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzu Zuzendari Hasier Morras.
navarra.es

No hay comentarios:

Publicar un comentario