miércoles, 20 de septiembre de 2017

BERTSOLARITZA KULTUR INTERESEKO ONDASUN IZANDATUKO DU NAFARROAKO GOBERNUAK

Ondare materiagabe gisara, babes mailarik gorena jasoko du bertsolaritzak herrialdean. Nafarroako Bertsozale Elkarteak egin zuen izendapenerako eskaera, eta hura gauzatzeko tramiteak abiatu ditu Nafarroako Gobernuak.
Nafarroako Gobernuak bidea ireki du bertsolaritza Kultur Intereseko Ondasun izendatua izan dadin, ondare materiagabe gisara. Modu horretara, Nafarroako Kultur Ondareari buruzko Foru Legean adierazitako babes maila gorena jasoko du bertsolaritzak. Hala, egun Lantzeko inauteriek, Ituren eta Zubietako inauteriek, Hiru Behien Zergak, Luzaideko Bolantek eta Cortesko makil dantzak osatzen duten zerrendara gehituko da bertsolaritza.   (klik egin-ver más)
bertsozale.eus

No hay comentarios:

Publicar un comentario