martes, 20 de febrero de 2018

DUELA 15 URTE, ARANTZAZUKO SANTUTEGIAREN KONTRAKO OPERAZIOA BERTAN BEHERA GELDITU ZEN AZKEN UNEAN

Zauria bizi-bizirik zegoen artean. Lau egun Euskaldunon Egunkaria itxi zutela. Hamar lagun atxilotuta artean, Juan del Olmo epailearen aurrean deklaratzen hastear. Eta beste operazio bat Guardia Zibilak: Arantzazuko santutegiaren aurkakoa orain. Euskararen eta euskal kulturaren ikur nagusietako baten kontrakoa. Beste ikur baten kontrakoa. 2003ko otsailaren 24a zen, astelehena. Telefono deiak izan ziren, isilpeko mugimenduak. Eta guardia zibilak ez ziren Arantzazura heldu. Etzi beteko dira hamabost urte Egunkaria itxi zutela. Ez zen hura jomuga bakarra: euskararen aurkako are eraso handiagoa zen.
Mugimendu handiko egunak izan ziren. Otsailaren 20an, ostegunarekin, Egunkaria itxi zuen Guardia Zibilak, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epailearen baimenarekin. Hamar lagun preso eraman zituzten Madrilera, inkomunikatuta. Handik bi egunera, larunbatean, Donostian, oso manifestazio jendetsua egin zuten, itxiera hori salatzeko. (klik egin-ver más)
Garikoitz Goikoetxea, BERRIAn

No hay comentarios:

Publicar un comentario