Euskal Herriko Mugimendu Feministak Martxoaren 8an “planto” egitera deitu du. Lau arlotan jarri dute fokua antolatzaileek eta horietan izango dira aldarrikapen nagusiak greba egunean: lan greba, zaintza greba, ikasle greba eta kontsumo greba. Eragile eta langile ugarik eman diote babesa deialdiari. Eguerdian eta iluntzean manifestazioak daude deituta hiriburuetan eta herri askotan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario